AURREKO LANAK
SÍSIFOREN AMARRUA
Umore kodean planteatutako, arrakastaren bilaketaren inguruko hausnarketa.
Sinopsia
Aristides Smith, bere ibilbide profesionalaren punturik garaienetik, jauzi bakar batetara dagoela esan daiteke. Izan ere, Europear B.A.S.E jauzi-federazioaren partez “Urrezko intsignia” jasotzeko beharrezkoak diren 5000 jauzietatik 4999 burutu ditu jada! Inoiz baino gertuago dauka gaian adituek amestu ere egiten ez duten eta sekula inork eskuratu ez duen bereizgarria.
Lortuko al du?
Edo hobeto esanda... Zer datorkio, behin bere helburua lortuta?
BELTXARGA BELTZA
Bufoiaren ikuspuntutik landutako antzezlan labur honek, gure buruaren gainean ezartzen diren eskakizun, betebehar eta zorroztasunen inguruko hausnarketa bat planteatzen du.
Sinopsia
Ispiluaren aurrean jarri eta ikusten duguna ezagutzeko gai ez garenean, zerbait oker doala atzeman dezakegu. Noraino heldu gaitezke familia, lagun, lanbide eta orokorrean, gizartearen eskakizunak betetzeko ahaleginean?
Beltxarga beltzaren unibertso onirikoak, errealitate gordina jartzen digu aurrez aurre.
IZAR ETA ASTRO, maitasun istorio bat...
Klun ikuskizun familiarra.
Sinopsia
Izar eta Astro beraien istorioa kontatzera datoz, irriz zein negarrez osatutako istorioa...
Desagertzez, jelosiaz, maitasunez, laser-izpiez, eta batez ere magiaz betetako bizipenak erakutsiko dizkigute... Eta azkenean maitasunak irabaziko duela bistan egonda ere... Ziur guztiok espero dugun amaiera zoriontsu honek, aho bete hortz utziko gaituela!