top of page

IKASTAROAK

Ueu.jpg

ANTZERKI FISIKOKO IKASTARO TRINKOA UEUn - Neutraltasuna landuz, bereizten gaituenaren bila.

Uztailaren 1etik 2ra 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:00etara - Baionako Bernat Etxepare Lizeoan

Ikastaro honetan, gorputza, espazioa, mugimendua eta akzioa abiapuntutzat hartuz landuko dugu antzerkia.

Gorputza komunikazio eta adierazpen tresna bihurtuko dugu, bere gaitasun eta ezaugarriez baliatuz.

Maskara neutroaren lanetik abiatuz, beste maskara mota ugaritik pasatuko gara, inprobisazio teknikaren oinarrizko kontzeptuak (proiekzioa, erritmoa, entzumena...) eta mugimenduaren analisia lantzen ditugun bitartean.

IKASTARO TRINKOAK: Antzerki fisikoa, Kluna, Maskarak, Maskaren sorkuntza, etab.

Ikastaro bat antolatu nahi izanez gero edo gure hurrengo ikastaroei buruzko informazioa nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

bottom of page