top of page

KONPAINIA

2012ko ekainean osatzen da Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren eskutik, biak Bartzelonako “Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” eskolan ikasiak.

Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogiari amen eginez, Goitibera konpainiaren antzerkia mugimenduan oinarritzen da, ikuspegi ezberdinak lantzen dituelarik (kluna, maskarak, pertsonaiak, bufoiak...).

TEATRO a la BOINA kolektiboaren parte dira (www.teatroalaboina.tk). Hauekin Pabilioi Nº6-eko Antzerki arinaren IV. Jardunaldietan publikoaren saria eskuratzen dute “I’M A REAL ARTIST” lanagatik.

Berriki Pabilioi Nº6-eko Antzerki arinaren VII. Jardunaldietan Kriselu saria euskarazko piezarik onenari eta publikoaren saria eskuratzen dituzte AMATXIK DIXIT lanagatik eta aldi berean YIJAAA!!! euren kaleko lehen ikuskizuna estreinatzen dute Leioako Umore Azokan.

Beste aldetik lan pedagogiko bat garatzen dute, urte osoko ikastaroak zein ikasataro trinkoak emanez (antzerki fisikoa, kluna, maskarak...).

Ander Basaldua (Bilbo-1984)

Antzerkilaria eta klun-a. Gaztarotik arte eszenikoen arlo ezberdinak (antzerkia, dantza...) ukitzen ditu, 2009an Klun-a ezagutu arte. Honek Buenos Airesera bultzatzen du, maisu anitzekin (Guillermo Angelleli, Cristina Martí, Marcelo Katz...) ikastera. Egonaldi horretan, klun formakuntza, bestelako ikastaroekin aberasten du; akrobazia, dantza, magia eta maskarak, besteak beste. Maskarak medio, Lecoq-en pedagogia ezagutzen du.

Bartzelonara aldatu egiten da “Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” eskolan, pedagogia horretan sakontzeko (2010-2012). Denboraldi horretan, Philippe Gaulier edo Gabriel Chamé-ren neurriko maisuekin ikastaroak eginez klun formakuntzari jarraipena ematen dio.

Goitibera konpainiaren sortzaileetako bat da eta Teatro a la Boina kolektiboaren parte da. Aldi berean, Transeduca, Teatro Paraíso, Markeliñe edo Laurentzi producciones bezalako ekoizle eta konpainia ezagunen sormen ugarietan lan egin du aktore gisa.

 

Beste aldetik, ikastaroak ematen ditu (antzekia, kluna, maskarak…).

 

www.doyoubuzz.com/ander-basaldua

(Kurrikulum birtual zehaztua)

Saioa Iribarren (Iruñea - 1983)

Bere jaioterriko Arte eta Lanbideetako Eskolan ikasi ostean, Bartzelonara aldatu egiten da. Bertan, besteak beste Alain Vigneauk zuzendutako arteterapia formakuntza (2005-2008) burutzen du eta Merche Ochoaren eskutik bere klun formakuntzari hasiera ematen dio. Ikasketa eszenikoei lehentasuna emanez, “Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” (2008-2011) eskolako antzerki fisikoko bi urteko formakuntza, sormenean oinarritutako hirugarren urte batekin osatzen du, Titzzina konpainiak gidatua.

Goitibera konpainiaren sortzaile da eta bertan aktore zein zuzendari eta idazle giza lan egiten du. Goitiberak Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogia jarraitzen du, mugimenduan oinarritutako antzerkia jorratuz, eta ikuspegi ezberdinak landuz (kluna, maskarak, pertsonaiak, bufoiak...).

Zuzendari bezala, 2016-an Teatro a la Boina kolektiboaren “I’m a real Artist” (P6-ko antzerki arinaren publikoaren saria), 2019-an Goitibera-ren “AMATXIK DIXIT” (P6-ko antzerki arinaren Kriselu saria euskarazko piezarik onenari eta publikoaren saria) eta 2019/20an Logela Multimediaren “Tartalo” umeentzako ikuskizunetan lan egin du besteak beste.

www.doyoubuzz.com/saioa-iribarren

(Kurrikulum birtual zehaztua)

LAGUNTZAILEAK

Ignacio Líbano (Bartzelona-1969)

 

Musika talde eta ikuskizun ugarietakin elkarlanean ibilitako musikari, pianista eta saxofonista. Bilboko kontserbatorioan 1994 urtean jasotzen du bere diploma.

 

96 Unicornios konpainiarekin, "BLUE" antzezlanean, egiten du bere antzerkirako lehen lankidetza; hiru aktoreek kontatutako istorio bat, jazz laukote batekin lagunduak. Ordutik antzerki ekoizpenekin elkarlanean jarraitzen du; Asier Etxeandiak zuzendutako "Feromona Feroz" ikiskizunean, Bilboko antzerki alternatiboaren sari banaketan eta "Todo Bilbao" antzezlanarekin Bilboko antzerki eta dantza festibalean, hala nola.

 

Gaur egun Leioako Big Band-ean pianoa jotzen du, Txopolis Fanfarre-an saxofoia eta Goitibera-ren parte da.

IMG_1109.JPG

Gaizka Chamizo (Galdakao-1987)

Galdakaon sortua,  Pedagogo eta hezkuntza bereziko irakaslea. 2008an klownaren unibertsoan sartzen da, Emmanuelle Thomèren eskutik. Arte hontaz maitemindua, Granadara mugitzen da, non "La Estupenda" eskolako, klown formakuntza integrala egiten duen, Alexandre Coelhoren zuzendaritzapean. 

 

Ordutik hona, beti etengabeko formakuntzan, bere maisu maistrak izan dira besteak beste Marcelo Katz, Fanny Giraud, Christophe Thellier, Antón Valen, Phillippe Gaulier, Pablo Ibarluzea,  Maite Guevara, Ximun Fuch edo Guillermo Angelelli Kloen arloan. Baita Alessia Desogus antzerkian, Andrés del Bosque eta Alexandre Coelho bufoian, José Piris en pantomima komikoan, Patricia Cabrero en dantza garaikidean eta Gorka Pereira akrobazian. Gaur egunPoledance formakuntzan dabil Coco estudion eta musikari bezala alboka, txistua, wishtlea eta ukelelea jotzen ditu. 

 

Gaur egun Bilboko La Espontanea aretoan klown irakaslea da, eta aktore eta pailazo bezala bere esperientzia eszenikoan, nabarmentzekoak ditu  Lurrak antzerkia, Markeliñe, Laurentzi producciones, Logela Multimedia, Teatro a la Boina, Pompom antzerkia  edo Eidaben egindako lanak. www.tantaka.tv online katean parte hartzen du baita, “hola mundo cruel" saioan.

Nerea.jpg

Nerea Ariznabarreta (Eibar-1981)

 

Antzerki formakuntza “Kili-Kolo” Eibarko taldean hasi zuen 1998an eta Gasteizko Eszena_Arte Tailerrean jarraitu 2001ean. Urte berean erdi mailako Musika eta Pianoko irakasle gradua lortu zuen eta 2004an Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan lizentziatu. Gorputz adierazpen eta jestuan zuen interesak karrera Lisboan amaitzera eraman zuen dantzan sakonduz. Eibar, Gasteiz eta Lisboan emandako urteetan hainbat ikastaro gauzatu zituen: Antzerki fisikoa (Legaleon-T, YindeYan, Pablo Ibarluzea), dantza (Moare danza, Traspasos…) eta clown (Ana Pérez, Virginia Imaz, Javier Alcorta “Txortas”) eta kontalari gisa hasi zuen ibilbidea.


Clown eta bufoiaren jakinmina asetzeko “Bont's International Clown School” burutu zuen Ibizan 2007an eta egun formakuntzan darrai Élice Ouvrier-Buffet, Nola Rae, Jonathan Young eta Philippe Gaulierren gisako irakasleekin besteak beste. 2008an bere konpainia sortuko du Zurrumurru (www.zurrumurru.org) eta bertan 2015era arte jardungo du “Arkakusoaren Zirkoa” eta “Klownstrofobia mendian” sortuz besteak beste. Tarte horretan En la Lona konpainiarekin ere kolaboratuko du non “Exodo” lana azpimarra dezakegu estatuko eta atzerriko jaialdietara, Txekiar errepublika, Frantzia, Belgika eta Malaisiara joanez.


2015etik 2017ra antzerki fisikoko formakuntza osotuko du LISPAn (London International School of Performing Arts) Londres eta Berlin artean. Bultzada honetatik NAITA Produkzioak sortuko du 2017an (www.naita.eus) non artista eta talde ezberdinekin, Zurrunka Teatro eta Uluak Teatro kasu, dabil egun elkarlanean. Aktoresa lanetan ari da Laurentzi Producciones eta Lekim Animaciones-en. Irakaslea Banarte antzerki tailerrean, clown ikastaroetan eta Eibarko Musika Eskolan.

bottom of page